FORMAKUNTZA: "Datuen tratamendua eta kudeaketa ona esku-hartze sozialeko erakundeen artean"

Laister

Zertan datza GIZADATUAK proiektua?

Hirugarren sektoreko erakundeak datuen erabileran trebatu nahi dituen proiektua da Gizadatuak. Prestakuntza hori Telegram-en aplikazioan hedatzeko kanal baten bidez egiten da. Bertan, grabatutako hainbat klase argitaratzen dira, galdetegiekin batera, zure ezagutzak probatzeko.

Zergatik izan daiteke zure interesekoa?

Informazioa modu seguruan partekatuz, gizarte-erronka berriei modu berritzaile eta kolaboratiboan aurre egin nahi dieten esku-hartze sozialeko elkarteen sare batean parte hartzeko.

Helburuak

Gizarteak esku hartzeko erakundeen arteko topagunea izan nahi du GIZADATUAK proiektuak, non, informazioa eta datuak modu seguruan partekatuz, lankidetza eta proiektu berritzaileak sortzea bultzatuko den, elkarrekin erronka sozial berriei erantzun ahal izateko.

Ekintza zehatzak

Esku-hartze sozialeko erakundeek datuak behar bezala erabiltzeko eta kudeatzeko, ikerketa bat egin da Euskadiko hirugarren sektore sozialeko hainbat erakunderekin, erakundeen arteko datu-tratamenduari buruzko egungo prozedurak ezagutzeko.

Laster, erakundeen beharrei erantzunez, prestakuntza telematikoa egingo da, datuei eta horien erabilerari buruz gehiago ikasteko.